



Xiberoa
Xiberoa bi hitzez
Xiberoa Eüskal Herriko probintzietarik bat da. 14.000 bizizale badira, 35 herri eta 2 kantonamentütan banatürik (Atarratze eta Maule). Xiberoak beste esküalde zonbaitekin mügak badütü : Nafarroa hegoaldean, Biarnoa ekialdean (Barétous) eta Baxenabarre (ekitzalgian).
Tini, arroila, naba, mendibixkar, Xiberoak bazter ezinago berdeak eskentzen dütü. Bagoak, lexarrek, haritxak eta gaztainatzeak prunki dira.
Artzaingoari eta Mauleko espartingintzari esker da Xiberoa ezagütürik.
Xiberoa da egiazki eüskal bihotza, herritarren arteko alkar etxekidüran bermatzen dena. Bortü gorenetarik ürrüpeala, laborarien eta artzainen lanari esker, bazter ezinago ederrak begiratzen jakin üken dütü. Egünko egünean, zerbütxü, kültüra aberastarzün eta inganio parrasta eskentzen deie bisitazaleer.
Xiberoko ekonomia, oskigintzan lüzaz bermatü balin bada - Maule espartingintzaren herri nausia bezala ikusirik da-, geroztik beste lan sail elibatetara hedatü da eta egünko egünean laborantxaren, indüstriaren eta zerbütxüen artean plomatzen da.



